XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta askotan gure joera erabat kontrakoa izaten da, hutsak azpimarratzen ditugu eta ez lorpenak.

Bideak Aipa ditzagun orain erabiltzen ditugun bideak.

Garrantzitsuena jolasa da.

Egoera bereziak antolatzen ditugu jolasaren bidez, aurretik erabili behar ditugun egiturak, aditzak etab. landuz.

Adierazpena lantzeko, adibidez, ipuinak, antzerkiak, txotxongiloa, diapositibak, dendak, grabaketak etab. erabiltzen ditugu.

Toki faltaz, ezin ditugu hemen zehazki azaldu jolas eta ariketa guztiak, baina guretzat onena den ikastresna adieraziko dugu: irteerak.

Gaiak girotzeko eta hiztegia lantzeko ezin hobeak dira irteerak.

Irteera gaiaren arabera egiten dugu: mendira, hondartzara, dendetara...

Eta minimoki programatzen dugu: hiztegia, egiturak, aditzak...

Gauzak ikusten ari garen bitartean diapositibak egiten ditugu, gero irteeraz oroitzeko eta hiztegia lantzeko, iragana lantzeko oso ona da.

Irteera gai delarik, marrazkiak egin erazten dizkiegu eta haur bakoitzak bere ipuina kontatu behar du.

Irteeran, ahal bada, oroitgarriren bat erosten dute beste ikastresna garrantzitsuan, dendan, erabiltzeko.

Hau izugarri gustatzen zaie eta oso motibagarria da.

Gaiak bizitasun haundia hartzen du eta irteeran ikasitako gauzak ez dira ahazten.

Ebaluaketak Bukatzeko, esan dezagun zerbait ebaluaketei buruz.

Hiru hilabetez behin proba bat egiten dugu grabaketaren bidez.

Probak hiru zati ditu: a) Haurrak marrazki bat egiten du eta horren arabera ipuin bat kontatzen du.

b) Denei ipuin bera konta erazten diegu: La Galera-ko ikastola.

Hau aukeratu dugu, deskribatzen duen egoera eta gure haurrek bizi dutena berdinak direlako.

c) Hiruhilabetekoan landu ditugun egitura, aditz eta abarren arabera hogei galdera jartzen dizkiegu.